LANDARE IZENDEGIA
LANDARE IZENDEGIA
| Ohiko izena |
Izen zientifikoa |
Beste euskal izenak |
Beste hizkuntzetan |
LANDARE IZENDEGIA
| Ohiko izena |
Izen zientifikoa |
Beste euskal izenak |
Beste hizkuntzetan |
Jarduera honetan sortutako kontzeptu mapa formatu digitalera pasatu dugu, Google Docs-en laguntzarekin. Hona hemen emaitza.
Oraingoan, gorputz desberdinak argiarekiko duten portaerak aztertu ditugu. Gure inguruan behatu, frogak egin eta hiztegiak kontsultatu eta gero, hona hemen atera ditugun ondorioak.

Argi-iturriei buruz aritu gara eztabaidan. Hona hemen, elkarrizketa horretatik atera ditugun ideiein azalpena.

MIREN AGUR MEABE
Lekeitio, 1962.
Irakasle ikasketak ein zituen eta Bilboko “Kirikiño” ikastolan hainbat urtez ibili lanean. Poesia eta haurrentzako literatura idatzi ditu nagusiki.
-
-
AMETSA
Gauero, erdi lo nagoelarik,
lagun ezezaguba sartzen da leihotik.
Herriko argien gainetik goaz hegan:
zikoina zuri bi gara zeruetan.Goizean isil-islik,
lagunak alde egiten du nire ondotik.Baina badakit laster itzuliko dela
eta berriz abiatuko garela
hezurrezko ilargiaren altzora.
KIRMEN URIBE
Ondarroa, 1970.
Gaztetandik idatzi zituen kanten hitzak rock taldeentzako. Geroztik, denetarik idatzi du: ipuinak, komikiak, antzezlanak. Baina poeta legez da batez ere ezaguna, Bitartean heldu eskutik poema-liburuari esker.
-
LAGUN BAT
Bada gorroto dudan lagun bat.
Zuhaitzean gora egin nahi duanean
“ez, ez, ez, hobeto ez” esaten dit,
“laprast eroriko zara lurrera”.Bada gorroto dudan lagun bat.
Futbolean jolastu nahi dudanean
“ez, ez, ez, hobeto ez” esaten dit,
“ipurdi azpiti sartuko dizute gola”.Bada gorroto dudan lagun bat.
Gustuko neskarengana hurreratzean
“ez, ez, ez, hobeto ez” esaten dit,
“ez du zurekin nahiko berak”.Bada gorroto dudan lagun bat.
Anaia txikiari musu eman nahi diodanean
“ez, ez, ez, hobeto ez” esaten dit,
“esnatu egingo da berehala”.Bada gorroto dudan lagun bat.
Lagun horren izena Lotsa da.“Ez, ez, ez, izolaz ez” esaten diot gauero,
“bihar ez dizut kasurik egingo bada”.
JOAN MARI IRIGOIEN
Altza, 1948.
Ingenieritza ikasi eta futbolari izan bazen ere, idazle da gaur egun.
-
-
TXAN-TXAN TXAN-TXAN
Pintatu nituen ezpainak txuriz,
eman nion paparrean musu txantxangorriari,
bihurtu zen txantxantxuri.
Pintatu nituen berdez,
bihurtu zen txantxanberde.
Pintatu nituen urdinez,
bihurtu zen txantxanurdin.
Txantxangorri:
gorantziak berorri!
Txantxantxuri:
txantxetakoa dirudi!Txantxanberde:
ekologista haiz hi ere?
Txantxanurdin:
hor airean hemendik marisorgin,
txistu eta danbolin!
Txan-txan txan-txan
txan-txan txan-txan
gabiltzan guztiok dantzan
herriko plazan.
ANTTON KAZABON
Oiartzun, 1954.
Irakaslea, bertso-munduan aditua, idazlea… Hamaika saltsatan ibili da eta dabil Antton Kazabon, eta, hala ere, ikaragarrizko liburu pila sortzeko eta argitaratzeko denbora eta umorea izan du, alajaina!
-
HITZAK IGERI
Harriak uretara
bat, bi, lau, bost.
Batzuek plist! Besteek plast!
Eta azkenekoak plost!Hitzak uretara
bost, lau, bi, bat
Batzuek plist! Besteek plost!
Eta azkenekoak plast!Harriak ur azpira,
ez dira ageri,
baina hitzek
badakite igeri.Zertan izan harri?
Hizketan
eman diezaiogun elkarri
gure bihotzaren berri.
JUAN KRUZ IGERABIDE
Aduna, 1956.
Poeta eta narratzaile emankorra. Azken urteotan poesia erabat berindartu eta bultzatu du. Bere kontakizunek ere poesiak berezko duen laburtasun eta indar nabarmena dute.
-
LORE BAT
Lore bat ate ondoan
ate ondoan lorea;
neskatxa eskolara doa
oi, txandalaren kolorea;
hari irribarrez lorea.
Lore bat ate ondoan
ate ondoan lorea.-
BENETAKO BIHOTZA
Irribarre zaharra
Txano Gorritxorena,
zurezko gorputza
Pinotxorena,
ihintzezko malkoak
Edurne Zurirenak,
buru-azkarraren puxikak
Peter Panenak,
eta benetako bihotza
Berunezko Gudaritxaorena.
LH 5Ako ikasleek zenbait azalpen ematen dizkigute elikagai motak direla eta. Entzun ditzagun:

Nerea eta Aitzol
Nahiara eta Erkuden
Eneko eta Aritz
Maider eta Paulo
-
Zer dira elikagai eraikitzaileak? LH 5Ako ikasleek galdera horren erantzuna azaltzen digute. Entzun ditzagun:

Zuriñe eta Bingen
Alazne eta Xabier
Amagoia eta Xabat
Jokin eta Beñat
-
Elikagai energetikoak? Energia ematen digutenak izango dira, baina zeintzuk dira? LH 5Akoek argituko digute hori eta gehiago. Entzun ditzagun.

Maialen eta Julen
Amaia eta Josu
Oihan eta Asier
Gorka eta Estibalitz
-
Lurra sortu zenetik gaurdaino igarotako denbora bi zati nagusietan banatzen dugu: historiaurrea eta historia. Historiaurrea da, zalantzarik gabe, bi zati horiendenbora-tarte luzeena: Lurra sortu zenetik (duela 4.000 milioi urte inguru) lehen dokumentu idatzia azaldu arte (k.a. 3.000 urte inguru). Urte askotxo, beraz.Historiaurrean (milioika eta milioika urte horietan) bi aro nagusi bereizten dira: Harri Aroa eta Burdin Aroa. Eta hauetako bakoitza beste azpiarotan banatzen da, aurrerago ikusiko ditugunak.
Argazkiaren iturria: www.txanela.net
Harri Aroko lehen garaia da Paleolitoa. Oso aldi luzea da: gizakiak sortutako lehen kulturarekin hasi (K. a. 3.000.000) eta K. a. 9000. urte arte hartzen du.

Irudiaren iturria: www.txanela.net
Garai honetakoak dira giza-eboluzioan izan diren giza-espezie gehienak: homo-erectus, homo-habilis, eta homo-sapiens.

Paleolitoari harri landuaren aldia deitzen zaio. Antzinako gizaki mota bakoitzak modu berezi eta ezberdinez landu ohi baitu harria, gero eta trebezi handiago eta modu konplexuagoz alegia.
Irudiaren iturria: euskal-wikipedia
Paleolito bukaeran, giza-espeziearen eboluzioan “homo sapien-sapiens” gizaki mota azaltzen da, “Nehanderthal” izenekoa hain zuzen, aurrerago desagertuko bazen ere.
“Nehanderthal” izeneko gizakiaren aztarna ugari daude Euskal Herrian. Hona hemen batzuk:
Isturitze (Nafarroa Behera - Donamartiri): hainbat aztarnaz gain munduan aurkitutako txirularik zaharrena dago bertan.
Ekain (Gipuzkoa - Zestoa): labar aldeko hainbat margo oso interesgarri aurkitu dira bertan.
Aitzbitarte (Gipuzkoa - Errenteria): bost kobazulo dira guztira eta horietatik hirutan hainbat aurkikuntza garrantzitsu egin dira.
Irudiaren iturria: euskal-wikipedia
Homo erectusa duela milioi eta erdi urte azaldu zen eta teknologia garatua zuen, egia esan, espezie honi zor diogu suaren aurkikuntza. Paleolito garaiko gizakiek sua egitea lortu zuten. Oso aurkikuntza garrantitsua izan zen: haitzuloak argitu eta berotu ahal izateko, eta janariak prestatzen eta basapiztiak uxatu ahal izateko.Gizakia sua ezagutu zuen duela 400.000 urte k.a. sumedi baten erupzioaren ondorioz edota zuhaitz baten eroritako tximistak sortutako sutearen ondorioz.
Hasieran arazo nagusia sua mantentzea eta kontrolatzea izan zen.Sua egiteko lehenengo metodoa hau izan zela suposatzen dute: makil lehor baten puntarekin egur lehor zati baten gainean egindako igurketaren ondoren sortu zen. Hori bai, beti puntu berdinan igurtzita.
Irudien iturria: Wikipedia
Mesolitoa (antzinako grezieraz: mesos=erdia eta lithos=harria) Harri Aroko Paleolito eta Neolito aroen artean dagoen garaia da.Klima berotzeak eraginda, hainbat natura-aldaketa gertatu ziren Europan: barazkijale migratzaile handiak, elur-oreina kasu, desagertu ziren…Gizakiak harrapari eta biltzaile huts izateari utzi eta ekoizle izateko urratsak egiten hasi zen: Europako baso erraldoietara sartuta, haiek hustiatzen hasi ziren.Aurreko garaiaren aldean, harrizko ehiza-tresneriaren txikiagotzea areagotu zen. Ugaztun txikien ehiza eta moluskuen (barraskiloak etab.) kontsumoa garatu zen. Arte-irudiak sinbolikoak eta ez-figurazkoak ziren gehienbat.Gizakiaren eboluzioaren azken espeziearen garaia da: “Homo sapiens-sapiens” (”Cro-Magnon” izeneko gizakia).
Irudien iturria: euskal wikipedia
Neolitoa (grezieratik: lithos, harri edo Harri Aro Berria) Harri Aroko azken garaia da.Gizakia harrapari eta biltzaile izatetik ekoizle izatera igaro zen. Beraz elikaduraren kontrola lortu zuen: abereak hezten zituzten, animalia taldeak zaintzen bazituzten haragia, esnea eta larrua lortzen zituzten (honengatik hasi ziren ardiak, behiak, ahuntzak eta ze
rriak hezten), fruituak landatzen…
Garai honetan antzinako ilargia eta Mariren gurtza alde batera utzi zen eta eguzkia eta Urtzi pertsonaiak agertu ziren gurtzen. Nekazaritza sortzean konturatu ziren eguraldiak bazeukala zerikusia haiek landatzen zituzten fruitu, barazki eta abarrekin. Horregatik hasi ziren eguzkia, trumoia, hodeiak… gurtzen, hau da zerutik (urtzitik) zetorren guztia.
Irudien iturria: euskal wikipedia
![]()
Esan liteke gizakiak sortu zuen lehenbiziko makina izan zela gurpila.Tresna hau ere Ekialde Hurbilean sortu zen, Kristo baino 4.000 urte inguru lehenago. Eta Iberiar Penintsulara feniziarrekin eta greziarren eskutik etorriko zen seguru asko, baina erromatarrak izan ziren Penintsulako ipar eta mendebaldera zabaldu zutenak.
Argazkien iturria: euskal wikipedia
Kobre Aroa, giza-kulturaren garapenaren garaia da, non lehendabiziko kobrezko lanabesen erabilpena agertu zen.Giza-kultura hori, askoz lehenago garatu zen Asiako ekialdean Europan baino.Brontze Aroak, K. a. 2500etik K. a. 1000 arte irauten du. Epe honetako ezaugarri orokorra hazkunde demografikoa da. Gainera, gizakia nomadismoa alde batera uzten joan zen sendentarismoaren mesedetan. Ehorzketa kobazuloetan zein trikuharrietan (batzuk lehenago eginak) egiten zen.